Nhil taldeak txalo artean estreinatu du lan berriaren zuzenekoa

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko ira. 13a, 10:35

Aretxabaletako komentuko lorategian aurkeztu du Nhil talde aretxabaletarrak 'Etxea' lana. Zazpi abestirekin osatutako taldearen hirugarren lana da hori, eta, atzo gauean herritarren aurrean eman zuten kontzertua.

Urte eta erdiko atsedenaldiaren ostean bueltatu da Nhil taldea, disko berria eta taldekideak aldatuta. Izan ere, atzo oholtza gainean egon ziren estreinakoz taldearekin, Peio Uribetxebarria gitarra-jolea eta Irene Ruiz de Austri saxofoi-jolea.

Zuzenekoan, herritarren txalo zaparradak entzun ziren.

Hilaren 21ean, Eskoriatzan

Debagoienean beste kontzertu bat ere emango dute hilabete honetan. Eskoriatzan izango da Errekan Gora jaialdiaren barruan, hilaren 21ean, domeka eguerdian.

Erlazionatuak

Nhil taldearen kontzertua iruditan

Amaia Txintxurreta Guridi ira 13, 11:29 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak