Tomatearen Eguna domekan, Aretxabaletakoa ardatz

Imanol Beloki Unamuno 2025eko irailaren 12a

Iaz, Tomatearen Eguneko azokako irudi bat.

Aretxabaletako Tomatearen Egunaren baitan azoka egingo da domekan, eta Euskal Herriko bertako tomatearen lehiaketaren hirugarren aldia jokatuko da. Atzo itxi zuten izen-ematea, eta lehiaketarako tomateak egunean bertan aurkeztuko dituzte parte-hartzaileek. Guztira, 34 ekoizlek hartuko dute parte eta 65 barietate aurkeztuko dira.

Durana kalean 10:00etan hasita, antzinako tomate barietateen erakusketa izango da; 11:00etan, tomate haziak erauzteko tailerra, Marc Badalen eskutik; eta 12:00etan, tomate sukaldaritza tailerra eta dastaketa, Anne Otegiren eskutik. Eguerdian, 13:30ean egingo da tomate lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.

Egitaraua

  • 10:00-14:00. Antzinako tomate barietateen erakusketa.
  • 11:00. Tomate haziak erauzteko tailerra Marc Badalen eskutik.
  • 12:00. Tomate sukaldaritza tailerra eta dastaketa Anne Otegiren eskutik.
  • 13:30. Tomate lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.

Zapatuan, tomatearen ibilbidea

Domekarako motorrak berotzeko, zapatuan Aretxabaletako tomatearekin egindako pintxo-ibilbidea egingo da herriko bederatzi tabernatan, 10:00etan hasita. Hauek hartuko dute parte: Orly, Haizea, Atseden, Bedarreta, Bagda, Akaitegi Exprex, Gurea, Hirusta eta Taberna Berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak