Urritik uztailera bitartean, hilean behin egingo dituzte saioak –bederatzi guztira–, 17:45etik 19:45era, elkartean bertan. Izena eman nahi dutenek kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatz dezakete; azken eguna irailaren 20a da.
Kukumiku Guraso Elkarteak zabalik du izen-emate epea. 2025- 2026ko ikasturtean ere Nerea Mendizabal adituak gidatuko du 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoen eskola, eta askotariko gaiak landuko dituzte, haien kezka, galdera, zailtasun eta egoeretatik abiatuta: autonomia, mugak, beldurrak, sexualitatea, agresibitatea, egoera gatazkatsuak…
Urritik uztailera bitartean, hilean behin egingo dituzte saioak –bederatzi guztira–, 17:45etik 19:45era, elkartean bertan. Izena eman nahi dutenek kukumikuelkartea@gmail.com helbidera idatz dezakete; azken eguna irailaren 20a da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.