Ohi modura, itzulera berezia bizi izan dute; aurtengoan ikasleen kalejiran iritsi direlako eskolara irakasleak mozorrotuta musika lagun zutela. Gainera, eskolako patioan koreografia egin dute ikasleekin batera. Debagoienean 8.067 ikaslek hasi dute ikasturtea guztira: Haur Hezkuntzan 1.676k, Lehen Hezkuntzan 3.471k eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, 2.920k.