Irailaren 13an ospatuko dituzte Txarapeako jaiak, hirugarrenez

Mirari Altube Arrese 2025ko ira. 5a, 12:07

Txarapeako bizilagunek aurten ere ospatuko dituzte jaiak, irailaren 13an, hain zuzen ere. Egitarau bete-betea gertatu dute ordurako eta bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dauzkate.

Jaiak ospatzeko gogotsu daude Txarapean. Hirugarrenez antolatu dituzte, eta oraingoan, ere egitarau dotorea zehaztu dute; hona hemen:

  • 11:00 Kalejira, Txarapea 98 ataritik 02 atariraino.
  • 11:30 Jai-egunaren hasiera, GSR egoitzan.
  • 12:30 Pregoia eta txupinazoa.
  • 12:45 Txarabermuta Imanol eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.
  • 14:30 Auzo-bazkaria, eta ostean, bingo musikatua.
  • 17:00 Mus txapelketa.
  • 19:00 Oier eta Aratz musikarien emanaldia.
  • 20:00 Muzak taldearen kontzertua.
  • 21:00 Eskailera bertikala, txapelketa.
  • 22:30 Mugi panderoa taldearekin erromeria.
  • 00:30 DJ Txekorra.

Auzo-bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dituzte Urbaltz, Exprex eta Dorleta tabernetan eta horiek eskuratzeko azken eguna martitzena izango da, irailaren 9a. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute, eta umeek, 11 euro. Menua izango da paella, postrea, kafea eta edariak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak