Euskaltegian lurzorua berritu dute; hala, ikasleei "espazio erosoago bat" bermatzeko asmoz.
Bestetik, Ibarra futbol zelaiko aldageletan konponketak egin dira. Zehazki, aldageletako zorua berritu dute eta dutxen emaria hobetzeko interbentzioa egin da.
Leixargarateko txabolan berritze lanak
Horrez gain, Leixargarateko txabolan ere berritze lanak egin dituzte. Aretxabaletako Udalak UDA-Murrukixo elkarteari dirulaguntza bat eman dio, eta, azken hori arduratzen da kudeaketarekin. Han egindako berritze lanekin, txabolak zituen "hainbat hutsune hobetu" dira, besteak beste, txabola atzeko paretako kanalizazioa.