Hainbatetan erre dituzte edukiontziak aurten, Aretxabaletan, eta Andramari auzunekoei sarri eman diete su.
Abuztuan ere hainbat gunetan erre zituzten: abuztuaren 17 goizaldean, esaterako, Santa Kurtz kalekoak eta 20an, Ilargi plazakoak.

Andramari auzunean dagoen guneko edukiontziei su eman diete goizaldean, 03:00ak bueltan. Ondorioz, han kokatutako lau edukiontzi erre dira: paper eta kartoiarena, errefusarena, hondakin organikoena eta ontziena. Suhiltzaileak joan dira sua itzaltzera eta inguruko autoek ez dute kalterik izan.
Hainbatetan erre dituzte edukiontziak aurten, Aretxabaletan, eta Andramari auzunekoei sarri eman diete su.
Abuztuan ere hainbat gunetan erre zituzten: abuztuaren 17 goizaldean, esaterako, Santa Kurtz kalekoak eta 20an, Ilargi plazakoak.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.