Aretxabaletako neska-mutikoek azken opor egunak pozik bukatzeko Euskal Herriko pailazo ezagunenen ikuskizuna izango dute. Horiek, gainera, Pupu, Lore eta Txapas irakaslea izango dituzte lagun eta jolasekin, eskulanekin eta kantuekin betetako arratsaldea pasatuko dute, eta "irriak eta bihurrikeriak" ere ez dira faltako.
Txapasen kaxa magikoak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera gonbidatu dituzte herriko ume guztiak.