Txalaparta doinuekin eta txistulariek lagunduta dantzariek egindako aurreskuarekin hasi da ekitaldia. UDAko zuzendaritzako kide Mario Unanueren eta Joseba Aranaren eskutik, bizkarrean Fito-ren izena daraman kamiseta eta lore sorta jaso dituzte haren senitartekoek, eta txalo zaparrada eskaini diete jokalariek eta zaleek.
Ekitaldia amaituta, denboraldia gertatzeko jokatzen ari diren lagunarteko hirugarren eta azken partiduari ekin diote; Durango hartu dute etxean eta berdinketarekin amaitu da neurketa (0-0).
2025-2026 liga
Hurrengo asteburuan, irailaren 7koan, ekingo diote 2025-2026 ligari; Zarautzen aurka jokatuko dute lehenengo partidua, Asti futbol zelaian.
Jokalari berri asko dituztela adierazi dute klubetik eta, poliki-poliki, taldea egiten joatea dutela helburu, baita hirugarren mailan mantentzea ere. "Andramaixen ostean hasita, erritmoa hartzeke gaude oraindik, baina itxaropentsu eta gogoekin", azaldu du Joseba Aranak.