Euskal Herriko bertako tomatearen lehiaketa deitu dute hirugarrenez

Mirari Altube Arrese 2025ko abu. 3a, 12:30

Epaimahaiko kideak tomateak baloratzen iaz.

Aretxabaletako Tomatearen Eguna ospatuko da irailaren 14an eta horren harira lehiaketa antolatu dute hirugarrenez. Tomateak egunean bertan aurkeztuko dira baina izena aldez aurretik eman behar da, irailaren 11rako.

Hona hemen oinarriak:

  • 1- Euskal Herriko bertako tomatea izan behar da; barietate hibridoak ez dituzte onartuko–.
  • 2- Euskal Herrian erroldatuta dagoen edonork parte hartu dezake.
  • 3- Lehiakide bakoitzak aurkezten duen barietate bakoitzeko bi ale aurkeztu beharko
    ditu –aurkezten diren aleak antolatzaileen esku geldituko dira–
  • 4- Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Izena emateko azken eguna irailaren 11 da, osteguna, eguerdiko 12:00etan. Izena posta elektronikoz eman behar da, honako helbidean: kultura@aretxabaleta.eus
    Gaia jarrita: 2025eko Euskal Herriko bertako tomate lehiaketa.
    Nortasun agiriaren kopiarekin batera ezinbestean ondorengo datuak bidali behar dira: izen-abizenak; telefono zenbakia; herria; aurkezten den barietatearen izena:
    Informazioa osatzeko nahi izanez gero bidali daitezkeen datuak: noiztik ugaltzen duen barietatea; nondik iritsi zaion edota norengandik.
  • 5-Tomateak aurkeztuko dira irailaren 14an 09:30etik 10:30ak bitartean
    Aretxabaletako Udalak Durana kalean horretarako jarrita izango duen karpan.
  • 6- Epaimahaia adituek osatuko dute.
  • 7- Sariak honakoak izango dira:
    • 1. saria: 500euro eta garaikurra.
    • 2. saria: 300euro.
    • 3. saria:150euro.
    • Aipamen berezia, Aretxabaleta tomate onenari. Saria:150euro.
  • 8.-Epaimahaiaren erabakia, irailaren 14an, eguerdiko 13:30ean lehiaketa antolatu den karpan emango da.
  • Oharra: Saria eskuratzeko ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Era berean, lortutako sariaren ordainketa-kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak