Sute txiki bat izan da Aretxabaletako etxebizitza batean

Mirari Altube Arrese 2025eko uztailaren 28a

Mitarte kaleko etxebizitza bateko sukaldean sua piztu da 13:00ak bueltan. Ke handia eragin du horrek eta erre usaina zabaldu da kale guztira, baina ez da zauriturik izan Ertzaintzaren esanetan. Anbulantzia bertaratu da eta bizilagun batzuk artatu dituzte hantxe bertan. Suhiltzaileek itzali dute sua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak