Dagoeneko zortzi urte daramatza lanean Nhil taldeak eta bi lan ditu kaleratuta: Aztarnak (2020) eta Bizi Bagina Bezala (2022). Hain zuzen, azken diskoarekin egindako biran 40 kontzertu baino gehiago eman zituzten, horien artean, Donostiako Jazzaldian eta BIME Bilbao agertokian.
Urte eta erdiko atsedenaldiaren ostean disko berriarekin dator. Irailaren 9an, argitaratuko du Etxea eta irailaren 12an emango du hori aurkezteko lehen kontzertua, Aretxabaletan bertan.
Zaleen ikusmina asetze aldera disko horretako bi abesti kaleratu ditu dagoeneko: Ezer zor nahi –Ane Zuazubiskarren hitzekin osatutako kanta, bideoklipa Maitane Camposek zuzenduta eta zuzenean grabatuta Santi Quizhperen gidaritzapean, Tarragonako La Casa Murada estudioan– eta Desio bat –Izaro Bilbaoren hitzak dituen kantua, eta Beñat Abasolo aretxabaletarrak grabatutako bideoklipa–.