Aretxabaletako hainbat kale eta errepide asfaltatzeko lizitazioa argitaratuko dute astean

Mirari Altube Arrese 2025ko uzt. 22a, 15:07

Udaletik aditzera eman dute herriko hainbat kale eta errepide asfaltatu eta konponduko dituztela udazkenean, eta horretarako lizitazioa argitaratuko dute astean. Zazpi eremutan jarri dute fokua eta 700.000 euroko inbertsioa egingo dute lan horiek egiteko.

"Nabarmen hobetu nahi da eremu eta kale batzuen egoera txarra", adierazi dute Udal Gobernuko kideek. Lanak  urrian hasi eta urte amaierarako bukatzea da asmoa.

Hona hemen asfaltatuko dituzten eremuak:

  • Basabe industrialdea: 149.146 euro. Errodadura-eremua asfaltatuko da Basabe baserritik Copreciko bulegoak igaro arte.
  • Araba ibilbidea: 44.192 euro. Egoera txarrean dauden guneak konpondu eta margotu egingo dituzte. Era berean, mugikortasun-plan berriaren gidalerro berriak txertatzen saiatuko dira.
  • Belorrieta eta Zaraia arteko kalea: 55.094 euro. Loramendiko biribilgunearen eta Araba ibilbidearen arteko kale zatia egoera txarrean dago, eta hondoratutako eremuak konponduko dituzte.
  • Belorrieta ingurua –Pausoka aurrealdea–: 114.238 euro. Asfaltatu egingo da egoera txarrean dauden eremuak konpontzeko, aparkalekuen eremua barne.
  • Bedarreta auzoa: 40.450 euro. Ibaiaren alboan dagoen kalea erabat asfaltatuko da, eta ondoko kaleetan konponketa txiki batzuk egingo dira.
  • Agarre baserrira eta Otalazelaiko bidera doan errepidea: 74.065 euro. Konpondu eta asfaltatu egingo da.
  • Askotixa baserritik Etxezurira: 214.574 euro. Errepidea konponduko da, arekak barne. Horretarako, Foru Aldundiak 35.000 euroko dirulaguntza eman du.

Horiez gain, zebra-bide batzuk oso ezabatuta daudelako edo berriak sortuko direlako beste eremu batzuk margotuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak