F Ligara igotzeko zorian egon ostean, sari potolo barik geratu zen Alaves. Bada, erronka horri heltzeko, proiektu berria dute gasteiztarrek eta horko kide izango da Elene Errasti aretxabaletarra.
2021ean heldu zen Alavesera, Gasteizko Aurrera taldetik. Babazorroen bigarren taldean hasi zen jokatzen, baina segituan egin zuen jauzi lehen taldera, F Ligan jokatzeko. Eibarren kontra egin zuen debuta, 2022ko apirilean.