Atxabaltan, kaleak denonak izeneko prozesua jarri zuen abian Udalak apirilean, herriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Horren baitan, hiru lan-saio egin dituzte hainbat sektoretako ordezkariekin eta herritarrekin, eta horietatik zenbait ekarpen jaso.
Ekarpen horiekin proposamenak diseinatu dituzte, eta horren gaineko iritzia jakiteko galdetegi digital bat zabaldu dute orain. Galdetegia online erantzun behar da, helbide honetan: http://www.labur.eus/atxabaltan-kaleak-denonak-1 Uztailaren 30a bitartean dago erantzuteko epea.
Herriko zazpi gunetan jarri dute arreta: Araba ibilbidean, Otalora-Lausitta inguruan, Basabe bidean, Errekabarren kalean, Txarapean, Markolen eta Ilargi plazan. Eta proposamenen artean daude errepideak estutzea, oinezkoendako bakarrik izango diren guneak sortzea eta kale batzuen noranzkoa aldatzea.
Araba ibilbidea:
Otalora-Lausitta ingurua:
Basabe:
Errekabarren kalea:
Txarapea ibilbidea:
Markoleko bidegurutzea:
Ilargi plaza:
Helburua da 2026-2033ko epealdiko Aretxabaletako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana zehaztea. Horretarako, hiru ardatz nagusi kontuan hartuta: segurtasuna –istripuak saihesteko eta ingurune seguruagoak sortzeko–; irisgarritasuna –mugikortasun urriko pertsonez gain, ikusmen, entzumen eta desgaitasun kognitiboa dutenentzat–; eta osasuna –kutsadura murrizteko eta joan-etorri aktiboak sustatu–.