Bederatzi merkatari elkartu dira: Asensio, Kilima, Belar Meta, Kiloka, Mari Merke, Hankabeltz, Tak, Almila Shop eta Movil Zona. Eta postuetan izan dituzte arropak, oinetakoak eta osagarriak, baita jatekoa eta edatekoa ere, eta beste hainbat produktu. Uda sasoiko denboraldiari bukaera borobila eman gura izan diote horrela, opor egunak iritsi aurretik.
Arratsalde partean puzgarriak jarri dituzte neska-mutikoendako eta orduan inguru guztia bete egin da, giro ezin politagoa sortuz Durana kalean.