Pilota partiduetan, irabazleak Inar Isasmendi eta Ibon Uriarte izan dira, eta azpi-txapeldunak, berriz, Ekaitz Apraiz eta Oier Padilla izan dira.
Aretxabaletako Larrino auzoan San Kristobal jaiak ari dira ospatzen gaurko egunez, eta kanpai errepikaren ostean, hainbat herri kirol probatzeko aukera izan dute haurrek eta helduek. Bazkaria ere egin dute, eta ostean, jokatu dituzte alebin eta benjamin mailakoen pilota txapelketa eta bola-jokoa. 19:00etan, Olgetan taldearen eskutik, erromeria izango da.
Pilota partiduetan, irabazleak Inar Isasmendi eta Ibon Uriarte izan dira, eta azpi-txapeldunak, berriz, Ekaitz Apraiz eta Oier Padilla izan dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.