Portasolgo jaietako egitaraua gertu

Mirari Altube Arrese 2025ko uzt. 8a, 10:54

Haur bat korrika Bizkaia kalean, iazko lasterketan.

Uztailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dituzte jaiak Portasol auzoan eta egitarauaren berri eman dute egunotan. Uztailaren 19ko auzo-bazkarirako txartelak, gainera, dagoeneko jarri dituzte salgai Eguzki, Dorleta, Aretz, Dagda eta Azkena tabernetan –11 euro–; eskuratzeko azken eguna hilaren 15a izango da.

Gero eta gutxiago geratzen da Portasol auzoko jaiei ekiteko eta hango bizilagunak gogotsu daude. Jaietako zapiak dagoeneko salgai dituzte, hiru euroren truke, honako auzoko tabernetan eta hainbat dendatan: Txiki, Dorleta, Aretz, Ibarra, Eguzki, Atseden, Zaraia, Okindegia eta Imanol harategia. 

Egitarau bete-betea gertatu dute lau egunetarako; hemen: 

Uztailak 17, eguena

  • 18:00 Ur-jolasak, kiroldegi parean.
  • 19:00 Pintxo-potea, auzoko tabernetan.
  • 19:30 Kontzertu akustikoak: Oier eta Aratz; Danel Sarasua; eta Glutenbakuak.
  • Ondoren, radarraren kontrako II. lasterketa.

Uztailak 18, egubakoitza

  • 18:30 Gaiteroak, buruhandiak eta erraldoia.
  • 18:30-23:00 VIII. Artisauen azoka, Atseden taberna parean. 
  • 19:00 Patata-tortilla txapelketa.
  • 19:00 Txupinazoa, txosnagunean.
  • 19:30 Kontzertua: Emeki taldea.
  • 22:00 Itzal eta musika esperimentazio gunea Jaiki elkarteak antolatuta, Loramendi kalean.
  • 21:30 Kontzertuak: Sun's Door, Lee-Kore eta 721.
  • Ondoren, DJ Maikel Night.

Uztailak 19, zapatua

  • 11:00 Lasterketa gazteentzat, Bizkaia kalean.
  • 12:00 Arku-tiraketa erakustaldia, kiroldegiaren aurrealdean.
  • 12:00-14:00 Puzgarriak. 15:00 Bazkaria; txartelak auzoko tabernetan, 11 euroren truke.
  • 16:00 Mus txapelketa, Eguzkialde elkartean.
  • 19:00 Kontzertua: Zerendepya taldea. Dagda tabernaren aurrealdean. Arratsaldean, DJak eta Kontzertuak auzoko tabernetan.
  • 21:30 Kontzertuak: Bixentak, Kaparrak eta Rebel Noise.
  • Ondoren, DJ Karapaixo. 

Uztailak 20, domeka

  • 13:00 Paella lehiaketa, txosnagunean.
  • 19:00 Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari ikuskizuna, Belorrietako plazan.
  • 19:30 Nagusientzako dantzaldia mariatxiekin, auzoko tabernetan.

Egitarauan zehaztutakoaz gain tekno emanaldiak ere egongo dira, auzoko hainbat tabernaren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak