Jolasak, musika eta gehiago izango dituzte gaztetxoek, eguazten goizetan

Mirari Altube Arrese 2025ko uzt. 7a, 14:28

11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena jarriko du abian Aretxabaletako Udalak kale-hezitzaileen bitartez.Uztail eta abuztuko eguazten goizetan, 11:30etik 13:30era bitartean, hainbat jarduera egingo dituzte mojetan, Errekabarren kalean.

Udaletik jakinarazi dute ekimen horren helburua dela gazteei aisialdi osasuntsu eta parte-hartzailea eskaintzea udan, eta horretarako sustatuko dituzte sormena, elkarbizitza eta taldeko lana: "Adierazpen artistikoa, pentsamendu kritikoa eta talde-lana landuko da, betiere giro seguruan eta atseginean".

Kale-hezitzaileek izango dute ekimenaren ardura eta "dinamika dibertigarriak" egingo dituzte: "Gazteek beraien espazioa izan dezaten nahi dugu: adierazteko, partekatzeko eta ondo pasatzeko".

Jarduera doakoa da eta ez dago aldez aurretik izenik eman beharrik. Informazio gehiago gura izanez gero, Aretxabaletako kale-hezitzaileengan jo daiteke: zerbitzupsikosoziala.lorratz@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak