UDAk batzar orokorra egingo du bihar, egubakoitza

Imanol Beloki Unamuno 2025eko uztailaren 3a

Iaz, UDAko batzar orokorra.

Aretxabaleta kirol elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du bihar, egubakoitza, 18:00etan, Arkupe kultura etxean.

Ikasturtea amaituta, zenbait gai izango dituzte berbagai; honako hau da gai-zerrenda: aurreko batzarreko aktaren onarpena; 2024-2025eko denboraldiaren berri ematea; 2024- 2025eko diru-kontuen berri ematea; 2025-2026ko denboraldiaren aurkezpena; 2025-2026ko diru-kontuen onarpena; eta proposamenak, eskaerak eta galderak.

Batzarra amaitu ondoren, ezohiko osoko bilkura egingo dute, eta bi gai izango dituzte hizpide: batetik, aldaketak estatutuetan; eta, bestetik, zuzendaritza-batzordea hautatzeko bozketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak