2024ko jardueren memoriaren berri emango dute, proiektuak eta diru-kontuak azalduta. Ondoren, hausnarketa saio txiki bat egitea da asmoa Elkartea berrasmatzen leloarekin; bazkideekin batera norantz jo eta zelan zertzelada batzuk jasotzeko. Eta gero, 2025erako plangintza eta aurrekontuak aurkeztuko dituzte.
Bukatzeko, zuzendaritza batzordea osatzen duten hainbat kidek agurra esango dute eta berriak izendatuko dituzte.