Loramendi eta Gu Haziak Gara elkarteek antolatuta, kulturarteko bazkaria egingo dute. Hainbat jatorritako bizilagunak elkartuko dira eguna jai giroan pasatzeko.
Munduko jakiak probatzeko
Urtero egiteko ohitura hartu dute, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Edonork zituen ateak irekita parte hartzeko, eta baldintza bakarra zen etxean prestatutako jatekoa eroatea. Hori horrela, askotariko jakiak probatzeko aukera izango da bertan.
Dena prest dute, eta, aurreikuspenen arabera, 40 lagun inguru batuko dira, Joana Manzisidorrek, Gu Haziak Gara Elkarteko koordinatzaileak, adierazi duenez: "Munduko hainbat herrialdetakoek prestatutako jakiak eramango ditugu. Artisau posturen bat ere izango da; baita jolasak, musika eta dantza ere. Hain zuzen ere, haurrendako Mikado, Dobles, boloak eta abar izango ditugu Herriko Plazan. Nikaraguako dantzak ere izango ditugu; eta musikarekin girotuko dugu eguna".