Hizkuntza errefortzuetan lan egin gura dutenei eskatu diete euskalduna izatea eta bigarren mailako Lanbide Heziketa gradua edo diplomatura-lizentziatura. Era berean, kontuan hartuko dute aretxabaletarra izatea eta bertako euskalkia ondo jakitea; hezkuntzarekin, hizkuntzarekin eta kulturartekotasunarekin zerikusia duten ikasketak; eta haurrekin aisialdian eskarmentua izatea.
Eskainiko zaio astean 14-15 orduko jarduna, astelehenetik ostiralera; eta goizez eta arratsaldez lan egiteko disponibilitatea. Irailaren 15ean hasiko litzateke lanean.
Auzoko eta Barriketan
Auzoko eta Barriketan proiektuetako dinamizatzaile-koordinatzaileari eskatuko diote bigarren mailako lanbide heziketa, gradua edo diplomatura-lizentziatura titula izatea eta harremanetarako gaitasuna. Kontuan hartuko dute aretxabaletarra izatea eta bertako euskalkia; hizkuntzarekin eta kulturartekotasunarekin loturiko ikasketak izatea; eta dinamikoa eta saiatua izatea.
Eskainiko diote 18 orduko lanaldia, ordutegi moldagarriarekin, goizez eta arratsaldez. Urrian hasiko litzateke lanean.