Gero, buruhandiek hartuko dituzte kaleak, 19:15ean, eta, ondoren, Iruñerriko eta Garesko musikariek osatutako erromeria taldeak girotuko du plaza. Hain zuzen ere, Eztitan taldearekin dantzaldia egongo da, 20:45ean, eta, gau partean, 22:15ean iritsiko da dantza eta su-piztea. Ondoren, zezensuzkoa egongo da, dantzaldia, eta, eguna borobiltzeko, 2007an jaiotako Aretxabaletako Santa Ageda neska-mutilek tantaia jasoko dute Herriko Plazan.