'Aretxabaletaklik' aplikazioa datorren astean jarriko da martxan

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 20a, 16:23

Nerea Zubillaga zinegotzia aplikazio berria aurkezten ekainaren 19an.

Aplikazioak sare sozial baten antza izango du eta eragileek zein Udalak antolatutakoak bateratuko ditu. 

Komunikazioaren arloa hobetze aldera lanketa bat egin du Udalak herriko elkarte eta eragileekin, Kultura zinegotzi Ibai Zangituk azaldu duenez: "Diagnostiko bat egin dugu eta behar batzuk atzeman dira hor. Eragileek antolatutako ekintzak koordinatzeko eta zabaltzeko premia, esaterako". Horren emaitza izan da Aretxabaletaklik, atzo, eguena, aurkeztu zituzten aplikazioa eta webgunea.

Baliabideak eta intzidentziak

Hainbat funtzionalitate izango ditu aplikazioak: "Eragile bakoitzak bere profila izango du eta albisteak sartu ahal izango ditu, baita agenda kontuak ere". Eragileak euren artean komunikatzeko kanal bat ere izango da.

Sare sozial baten antza izango duela gaineratu du Zangituk: "Intereseko eragile edo elkarteak jarraitu ahal izango dira. Eta haiek ekitaldietarako sarrerak saldu ahal izango dituzte, izen-emateak bideratu, lehiaketak antolatu... Udalaren ekitaldietarako sarrerak ere, Arkupen antolatzen direnak, esaterako, bertatik salduko dira".

Horrez gain, edozer antolatzeko beharrezko dituzten baliabideak –aretoak zein materiala– horren bidez eskatu ahal izango dira Udalean. Eta intzidentzien berri ere eman ahal izango dute herritarrek.

Aretxabaletaklik.eus webgunea ere abian izango da laster, eta newsletter bat bidaliko dute hilabete guztietan, antolatutako ekitaldi horien guztien berri emateko.

Euskarri digitalaz gain, fisikoa ere indartu gura dute, eta kalean beste panelen bat jartzeko asmoa daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak