Herrian izandako "hainbat gertaerarekin" kezkatuta dago Udala

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 18a, 14:10

Mitarte eta Durana kaleen artean dagoen bazarra.

Aretxabaletarren arteko "elkarbizitza eta errespetua" urratzen dituzten hainbat gertakarirekin kezkatuta agertu da Udal Gobernua. Ohar batean adierazi dute hori, eta horren adibide aipatu herriko bazar bateko langilea xaxatzea eta han lapurretan egitea ohituratzat hartzea nerabeek. Gaia eskuartean dutela azaldu dute eta gaineratu komunitate osoari dagokiola neurriak hartzea eta jarrera aktiboa hartzea.

Hona hemen Udaletik adierazi dutena: 

"Kezkatuta gaude azken boladan herrian izan diren hainbat gertakariren inguruan. Gure ustez, elkarbizitza eta errespetua urratzen dituzten hainbat gertakari izan dira.

Ekintza horietako bat, aspalditxoan errepikatzen ari da eta asko arduratzen gaitu egon daitezkeen konnotazio ezberdinengatik. Durana eta Mitarte kalean dagoen bazar batean, nerabeak ohitura bezala hartu dute bertako langilea xaxatu eta gauzak lapurtzen sartzea. Horietako momentu batzuetan, oso egoera oldarkorrak ere egon dira. Konnotazio arrazista izan dezaketen jarrera hauek ezin direla onartu uste dugu.

Aretxabaletak ezin ditu jarrera hauek normalizatzen utzi eta Udala gaian esku hartzen ari da. Hala ere, komunitate osoari dagokigu hauek berriz ez gertatzeko neurriak hartu eta jarrera aktiboak hartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak