Udal Gobernuaren esanetan herriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea da helburua eta prozesu hori herritarrekin batera landu gura du. Hala, orain arte egindakoen artean daude talde-elkarrizketak eta diagnostikoa egiteko lanketa-saioa, proposamenak jasotzeaz batera.
Bi saio horietan jasotako informazioarekin herriguneko hainbat lekutan mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lehen proposamenak prestatu dira. Eta gaur proposamenak eta ekarpenak jasoko dituzte amaierako proiektuan txertatzeko.
Udal ordezkariek parte hartzera animatu dituzte herritarrak: "Zenbat eta parte-hartze zabalagoa, orduan eta aberatsagoa izango baita proiektua".