Erabilera anitzeko aretoa erabilgarri egongo da bihartik, eta horrek zein izen izango duen ere emango dute aditzera Udal ordezkariek.
Areto horrez gain, Autonomia Sustatzeko Espazioa (ASE), taberna-jatetxea eta Basotxo erretiratuen elkartearen bulegoa ere kokatu dituzte han, eta horien guztien berri emango dute.
Ekitaldiaren bukaeran, mokadutxo bat eskainiko diete hara joandakoei.