Partidu ona jokatu arren ezin izan du irabazi Ahsam-ek

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 16a, 14:36

Elola eta Ahsam, Pilota Saileko kide den Juan Mari Errastirekin; eta Otazua eta Gonzalez jubenilak, txapelarekin.

Gipuzkoako eskuz banakako finala jokatu zuen Ahsam aretxabaletarrak Villabonako Behar Zana elkarteko Elolaren aurka joan den egubakoitzean, eta, haren entrenatzailearen esanetan, partidu ona jokatu bazuen ere ez zuen irabazterik izan. Hala, 16-22 emaitzarekin txapeldunorde geratu zen kadeteen artean.

Bigarren partidu bat ere jokatu zen egubakoitzean Iturrigorri pilotalekuan, jubenilen mailakoa hau. Getariako Gure Txeru elkarteko Ayestaranek irabazi zuen hori Behar Zanako Larrarte 22-14 garaituta.

Antolatzaileak pozik ziren jende asko pilatu zelako pilotalekuan partiduak gertutik jarraitzeko.

Deba Arrokoan jubenilak txapeldun

Bestetik, Deba Arroko Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Eibarko Astelenan, domeka goizean. Jubeniletan, Aretxabaletako eta Bergarako bikoteak jardun zuen nor baino nor gehiago, eta partidu gogorra jokatuta, UDAko Xabat Otazu eta Unax Gonzalez izan ziren txapeldunak 22-20 mendean hartuta bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak