Egubakoitz gauean iritsi ziren kataluniarrak eta orduan ekin zieten jai-giroko asteburuari; izan ere, Urbaltzen 40. urteurrena ere ospatu dute.
Txalaparta ikastaroa eta Arantzazura irteera egin zituzten, bola-txapelketa jokatu ere bai eta elkarrekin bazkaldu. "Antolatutako guztia ondo joan da", adierazi dute antolatzaileek "pozik".