Beste behin, elkarteko familia guztiak elkartzea helburu duen ekimena antolatu dute, eta hala, 300 lagun bilduko dira Herriko Plazan egin duten herri bazkarian. Bazkalostean, ohiko urteroko sari banaketa egingo dute, guztira 15 sari eman dituzte. Sari horien artean, Idoia Elexpuruk UDArentzat margotutako pintura-serieko koadroak banatu dituzte.
Eguna borobiltzeko, Aretxabaletako Glutenbakuak taldearen musika emanaldi akustikoa izan da, 17:00etan hasita.