UDAk kirol elkartearen eguna ospatuko du zapatuan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 12a, 12:11

UDAko kamisetarekin.

Zapatuan, elkartearen eguna ospatuko du UDAk, eta, neska-mutikoen partiduak, bazkaria, urteko sarien banaketa, eta Glutenbakuak taldearen kontzertua izango dira. "UDAren lehen festa nagusia da eta kirol elkarteko familia guztiak batera ospatu nahi dugun festa izango da. Ez da erraza 655 jokalari egun batean elkartzea eta denok batera ospatzea, baina, asko batuko gara", adierazi du Agurtzane Elkorok, UDAko presidenteak.

Aretxabaletako kirol klubaren eguna hasteko, 10:00etan, Ibarra futbol zelaian futbol eskolako neska mutikoak elkartuko dira, gurasoekin batera, euren arteko partiduak jokatzeko. "200 pertsona inguru elkartzea espero dugu Ibarran", adierazi du Agurtzane Elkorok UDAko presidenteak.

15 sari banatuko dituzte

Herri-bazkaria 14:30ean izango da, Herriko Plazan, eta, bazkaltzeko 300 pertsona elkartuko dira. Bazkalondoren, 16:00etan sari banaketa ekitaldia egingo dute, eta, bertan, urteko sariak egongo dira, 15 sari, guztira. Bertan Idoia Elexpururen pintura koadroak (UDArentzat margotutako serie berezia) banatuko dituzte.

Eguna amaitzeko, berriz, Aretxabaletako Glutenbakuak –Julene Sarabia, Maialen Arrizabalaga, Miren Antxia eta Oihane Iturbe– musika taldearen kontzertu akustikoa izango da, 17:00etan, eguna musikarekin borobiltzeko.

Egitaraua

Elkartearen eguna ospatuko du UDAk:

  • 10:00 Futbol eskolako kideen partiduak.
  • 14:30 Bazkaria, Herriko Plazan.
  • 16:00 Sari banaketa, Herriko Plazan.
  • 17:00 Gluntenbakuak taldearen kontzertua, Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak