Herriko komertzioetan gastatzeko bonuak jarriko dituzte salgai astelehenean

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 11a, 17:09

2025eko bonuen lehen kanpaina jarriko du abian Aretxabaletako Udalak: 30 euro ordainduta, 50 euroko balioa duten bonu-paketea eskuratu ahal izango dute 16 urtetik gorako herritarrek. Ekainaren 16an jarriko dira salgai horiek, Arkupen, Aretxartekoen ardurapean; ordutegia izango da 09:30etik 19:00etara.

Aurten badago berrikuntza bat: Aretxarte merkatarien elkartean ez dauden komertzioek ere gonbidatu dituzte kanpainarekin bat egitera.

Lehen kanpaina honetan, 875 bonu-pakete jarriko dituzte eskuragai: 5 euroko bi txartel, 10 euroko beste bi eta 20 euroko bakarra. Hortaz, guztira, 4.375 txartel izango dira. Horiek gastatzeko azken eguna 2025eko ekainaren 30a izango da. 

Bonu-pakete bakoitzeko 20 euro jarriko ditu Udalak, hortaz, guztira 17.500 euro. Udazkenean bigarren kanpaina bat egiteko asmoa du, beste hainbeste diru jarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak