Ikazkin Trail lasterketako ibilbide luzea prestatuko dute zapatuan

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 5a, 16:03

Irailaren 13ean egingo da UDAk antolatutako Ikazkin Trail mendi lasterketa laugarrenez. Eta hori prestatzeko irteera deitu dute ekainaren 7rako, zapaturako; mendi lasterketaren ibilbide luzea –17 kilometro inguru– ezagutuko dute korrikalariek.

Herriko Plazan elkartuko dira 09:30ean eta autoetan Urkulura joango dira, handik abiatzeko. Ikazkin Trailen ibilbide luzea egingo dute oraingoan –17 kilometro inguru–.

Izena aldez aurretik emateko eskatu dute honako galdetegi hau beteta. Zalantzaren bat izanez gero honako telefono zenbakira idatzi ahal izango da: 629 69 24 83.

Irteeran parte hartzen dutenen artean 2025eko mendi lasterketan parte hartzeko bi dortsal zozketatuko dituzte. 

Izen-ematea zabalik

2025eko mendi lasterketan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago rockthesport.com atarian; irailaren 1ean itxiko dute. Izena ematerakoan 25 euro ordaindu beharko dira.

Probaren ibilbide luzeak 23 kilometro izango ditu, eta motzak, 15 kilometro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak