Herri kirolak eta tailerrak egingo dituzte, Herriko plazan, 10:30ean hasita. Ondoren, Kurtzebarriko batukadak kaleak dantzan jarriko ditu, buruhandien laguntzarekin, eta 13:00etan, Eguzkiari agurra ikuskizuna egingo dute, ohi legez. 14:30ean, bazkaltzeko elkartuko dira pilotalekuan.
Bazkalostean, puzgarriak eta jolasak izango dituzte neska-mutikoek, bola-txapelketa jokatuko da eta musika ere izango da dantzan egin gura dutenentzat.
