Kultura kalera ateratzeko sasoia iritsi da

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 3a, 12:18

7x7 Kultura kalean ekimena bueltan dator, ohikoak ez diren guneetara ere ikuskizunak eramanda. Umeei bideratutako hainbat ekitaldi izango dira datozen bi asteetan, baita musika kontzertuak ere.

Hona hemen egitaraua osorik: 

  • Ekainak 4, eguaztena

Kiki eta Koko pailazoak: Txondatatxondan dibertsioa eta jaia

Ikuskizun berriarekin musika eta dantza uztartuko dituzte pailazo ezagunek. Iralabarri plazan, 19:00etan.

  • Ekainak 6, egubakoitza

Txulalai taldea: Txikifesta

Musika, dantzak eta jolasak uztartuko dituzte. Herriko plaza, 19:00etan.

  • Ekainak 11, eguaztena

Txotxongiloak: Lagunekin baratzean

Bihar konpainiak neska-mutikoentzat emanaldia egingo du. Gipuzkoa plazan, 19:00etan.

  • Ekainak 13, egubakoitza

Leizarra musika eskolako bandaren emanaldia

Errepertorioa osatu dute obertura klasikoekin, flautarako piezekin, bandarako obra entzutetsuekin eta soinu bandekin. Gainera, Beñat Arizabaleta abeslari aretxabaletarrak parte hartuko du. Komentuko lorategian, 19:00etan.

  • Ekainak 18, eguaztena

Tor eta Txoborro magoak

XX. mende hasierako Freak Show-etan oinarritutako ikuskizuna sortu dute Tor eta Txoborro magoek eta izaki bitxi eta bereziz betetako saioa ekarriko dute. Magia eta umorea uztartu dituzte oraingoan ere, ikuslea harritzeko eta gozarazteko. Santakurtz plaza, 19:00etan.

  • Ekainak 20, egubakoitza

Paul Casalen kontzertua

Paul Casal Kortabarria (Aretxabaleta, 1988), musikari, abeslari eta kanta sortzaileak hogei urteko ibilbidea du musikagintzan, eta proiektu erabat ezberdinetan murgilduta ibili da: Wood Strings, Drop, Scam… Orain bakarrik ekin dio bideari, gitarra akustikoak lagun eginda. Areantza auzoa, 19:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak