Jaiki taldeak antolatutako Dantza Astea sartu da iada bere azken txanpan, gaurko protagonista nagusiak ballet eta dantza garaikideko dantzariak izan dira. Arrasate Musikaleko ballet dantzariek Herriko plazan eskaini dute beraien emanaldia; aldiz, Mitarte kalean izan behar ziren bi dantza garaikide ikuskizunak Arkupeko kulturetxean izan dira eguraldiaren ondorioz. Hala ere, hainbat herritar hurbildu dira Bergarako Arima Proyect konpainiaren Ubicación en tiempo real eta LaMontoren Nex to my skin dantzaldiak ikustera.
Bihar emango dio Jaiki elkarteak amaiera Aretxabaletako IV. Dantza Asteari. Goizean hasiko dituzte ekintzak, batetik, 10:00etatik 11:30era, dantza familian lan-saioa eskainiko du Rosa Mari Herrador koreografoak, 4 eta 8 urte arteko seme-alabak dituztenei bideratua izango da; eta, bestetik, dantza garaikide ikastaroa ere egongo da, Herraderok bideratutako Contacto y partneringen danza contemporanea izena duen lan-saioa, Alvaro Silvarekin batera.
Dantza Asteari amaiera antolatzaileek, Jaikiko kideek, emango diote performance batekin; 19:30ean, izango da, Mitarte kalean.