Sasoi bateko jolasak erakutsi dizkiete Aretxabaletako erretiratuek gazteei

Mirari Altube Arrese

Kurtzebarri institutuko DBHko hirugarren mailako ikasleek sasoi bateko jolasak ezagutu dituzte azken asteotan.

Basotxo erretiratuen elkarteko hainbat kide eskolara joan zitzaizkien umetako jolasen berri ematera belaunaldien arteko proiektuaren baitan. Eta joan den eguenean, komentuko lorategian batu ziren 30en bat ikasle eta sei bat erretiratu elkarrekin jarduteko horietako lautan: makila jolasean, dokean, txirikiletan eta tortoliska. Batzuek zein besteek gustura jardun zuten eguzkipean, elkarrekin jolasean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak