Ikastaroaren helburua da, antolatzaileen esanetan, norberaren anatomia ezagutzea, aurreiritziak alboratzea eta produktu erotikoetara gerturatzea. Xarma elkarteko kide Idoia Sanchez Garciak, hilekoan espezializatutako erizainak, gidatuko du, eta alderdi praktikoa izango da tailerraren muina; materialak probatu eta ukituko dituzte. Izena aldez aurretik emateko eskatu dute, honako helbide honetara idatzita: berdintasuna@ aretxabaleta.eus.