Sevillako dantzen, kalekoen, aretokoen eta euskal dantzen erakustaldiak izan dira, besteak beste, pole dantza eta sabel dantzak ere egin dituzte, baita performanceak ere. Eta guztiek sortu dute ikusmin handia herritarren artean.
Gaur, egubakoitza, ballet erakustaldia izango da, Herriko plazan, 18:30ean, Arrasate Musikalekoekin, eta, iluntzean, 19:30ean, dantza garaikide ikuskizun bi, Mitarte kalean: Bergarako Arima Proyect konpainiaren Ubicación en tiempo real eta LaMontoren Nex to my skin. Euria eginez gero Arkupeko Zaraia aretoan egingo dituzte horiek.
Bihar, zapatua, lan-saio bi izango dituzte: batetik, 10:00etatik 11:30era, dantza familian. Rosa Mari Herrador koreografoak gidatuko du eta 4 eta 8 urte arteko seme-alabak dituztenei bideratu diete; eta, bestetik, dantza garaikide ikastaroa. Contacto y partneringen danza contemporanea izena du eta Herradorrek emango du, Alvaro Silvarekin batera. Goizez eta arratsaldez izango da hori. Bi horietarako izen-emate epea zabalik daukate: 686 17 87 19.
Dantza Asteari amaiera antolatzaileek, Jaikiko kideek, emango diote performance batekin; 19:30ean, izango da, Mitarte kalean.