Lau domina eskuratu dituzte UDAko karatekek bi txapelketatan

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 27a, 10:36

Txapeldunak podiumean. (Argazkia: UDA Karate Saila)

Iruñeko Donibane txapelketan hartu zuten parte, zapatuan, Odei Vazquez eta Iñigo Uribeetxebarria seniorrek, eta domina banarekin itzuli ziren. Domekan, infantilen txanda izan zen, eta beste bi domina eskuratu zituzten.

Kumite kategorian hartu zuten parte Odei Vazquez eta Iñigo Uribeetxebarriak, eta, lehenengo postua (67 kiloz azpikoen artean) eta hirugarrena (75 kiloz azpikoetan) lortu zituzten, hurrenez hurren.

Infantilen artean hiru karatekak jardun zuten nor baino nor gehiago domekan. Urko Cebrinok brontzezko domina jaso zuen (60 kilotik gorakoen artean), eta Maitane Bartolomek, urrezkoa (54 kiloz azpikoen artean); biak kumite modalitatean aritu ziren. Elias Elassali-k kumiten ezezik katan ere jardun zuen baina esku-hutsik itzuli zen. "Zorionak guztiei egindako lanagatik", adierazi dute UDAko kideek.

Denboraldiko azken txapelketa ekainaren 15ean jokatuko dute elkarteko gaztetxoenek, Azpeitian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak