UDAko bola-jokalariak ezin hobeto txapelketako bederatzigarren jardunaldian

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 27a, 06:55

Gipuzkoako 54. Hiru Txirlo bola-joko txapelketa iritsi da azken txanpara eta UDAko jokalariek bukaera polita emango diote. Joan den zapatuan, Elgetan, bigarren, bosgarren eta seigarren sailkatu ziren.

Elgetako bolatokian elkartu ziren bederatzigarren jardunaldia jokatzeko 66 jokalari. Eta irabazlea Oier Ugarteburu izan zen. Haren atzetik sailkatu ziren: bigarren, Eñaut Kortabarria aretxabaletarra (UDA); hirugarren, Garikoitz Rodriguez; laugarren, Bittor Astigarraga (Elgeta); bosgarren, Isana Gorosabel eskoriatzarra (UDA); eta seigarren, Jesus Mari Gorosabel arrasatearra (UDA).

Sailkapen orokorrei dagokienez, Eñaut Kortabarria zortzigarren dago; Isana Gorosabel lehenengo emakumeen artean; Gartzi Gorosabel eta Jesus Mari Gorosabel laugarren, bikoteka; eta UDA A hirugarren taldeen artean.

Datorren zapatuen azken jardunaldia jokatuko dute Leintz Gatzagan; 17:00etan izango da, bolatokian. UDAkoak gogotsu daude azken jardunaldirako: "Aukera asko ditugu sailkapen orokorretan emaitza onak lortzeko. Txapelketako lehen bolalekuak ez ziren oso aproposak guretako baina akabera ezin hobea gabiltza ematen txapelketari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak