Aretxabaletan bakarrik ez, Eskoriatzan ere jaso zituzten laginak hango udaletik aditzera eman dutenez. Herritarren artean kezka sortu du gertaerak, ibaian amuarrainak ikustera ohitzen hasita daude eta.
Hilda agertu ziren arrainak, joan den egubakoitzean, Deba ibaian; Errekabarren eta Lausitta kaleen artean dagoen zatian, esaterako, asko zeuden urpean. Uraren euskal agentziari jakinarazi zioten eta laginak hartzen izan ziren teknikariak. Gertaerari jarraipena egiten ari direla eman dute aditzera, gaur, handik: "Baina oraindik ezin esan jatorria eta erantzulea zein den".
Aretxabaletan bakarrik ez, Eskoriatzan ere jaso zituzten laginak hango udaletik aditzera eman dutenez. Herritarren artean kezka sortu du gertaerak, ibaian amuarrainak ikustera ohitzen hasita daude eta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.