Leizarrakoekin batera Antzuolako Oinarin, Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz eta Oñatiko Oñatz taldekoek parte hartu dute, baina baita Soraluzeko Urrats, Legazpiko Korosti eta Gasteizko Indarra taldeko dantzari gazteek ere.
Leizarrako dantza irakasleari, omenaldia
Taldetan banatuta, erdiguneko kaleetan zehar dantza saioak egin dituzte goizean eta ohi moduan, Herriko Plazan elkartu dira eguerdian dantza talde guztiek elkarrekin emanaldia eskaintzeko.
Dantza saioa bukatuta, orain arte Leizarra Musika eta Dantza Eskolako dantza irakasle izan den Mikel Arceri omenaldia egin diote gaur egun eta garai baten haren ikasle izan zirenek.