Eskualdeko trikitixek eta panderoek agindutako soinu banda alaia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025ko mai. 24a, 16:47

Aspalditik dute Debagoieneko trikitixa eta pandero eskoletako irakasleek eta ikasleek elkarrekin egun pasa polita egiteko ohitura, eta hala egin dute gaur Aretxabaletan, Leizarra Musika eta Dantza Eskolak gonbidatuta.

Herriko Plazan elkartu eta erdiguneko kaleetan zehar kalejiran ekin diote egunari eta berriz ere plazara heldu bitartean, hainbat emanaldi eginez.  Aretxabaletako abesbatzako kideak izan dituzte Mitarte kalean bidelagun eta Jaki dantza taldeko hiru dantzari, berriz, azkeneko geltokian.

Datorren urtean, Bergaran

Plazako emanaldia bukatu orduko, Bergarako Musika Eskolak hartu du datorren urteko jaialdia antolatzeko ardura adierazten duen ikurra. Herriko plaza  jantokia bilakatu dute ondoren eta arratsaldean Mugi panderoa taldearen erromeriarekin borobilduko dute egitaraua.

 

Erlazionatuak

Debagoieneko Trikitixa Eguneko argazkiak

Aitziber Aranburuzabala Juldain mai 24, 17:07 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak