Euskaraldia 2025

Euskaraldiari bukaera emateko, Gatzagara oinez domekan

Mirari Altube Arrese 2025eko maiatzaren 22a

Leintz Gatzagara ibilaldia egingo dute, oinez, Euskaraldiari agur esateko, domekan, maiatzaren 25ean. Aretxabaletarrak Herriko Plazatik abiatuko dira, 10:30ean, eta Eskoriatzakoekin bat egingo dute, 11:00etan, plazan. Gatzagara iritsitakoan, ongietorria egingo diete, trikitilariekin eta salda eskainita, eta mosaikoa egingo dute han.

Aretxabaletan 1.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat laugarrenez egin den ariketa sozialarekin, eta haiek guztiak animatu dituzte Gatzagan elkartzera jai giroan, eta astelehenetik aurrera euskaraz hitz egiten jarraitzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak