Atzo arratsaldean konturatu ziren sarraila apurtuta zegoela, eta kutxetako dirua falta zela ikusi zuten, "jendeak botatzen duena". Ertzainak bertan izan dira gaur eta dagoeneko jarri dute salaketa.
Parrokiako kideen artean kezka zabaldu zela atzo adierazi du Luis Gomez parrokoak; izan ere, Santa Ritaren omenezko egunean, maiatzaren 22an, herritar asko joaten da meza entzutera: "Jendea kezkatuta zegoen bai; arrosak bedeinkatzea da ohitura eta adineko pertsona asko joango dira asmo horrekin gaur meza entzutera. Jakinik konponduta dagoela poztu egin dira ez delako arazorik izango sartzeko". Ohi legez, 19:00etan izango da meza.