Herritarrei gonbidapena zabaldu gura izan diete: "Mobilizazio horren bidez gure burua gu geu garen gisa aurkeztu nahi dugu, gure herriaren aurrean, estatuaren aurrean eta nazioarteko begietara. Horregatik ekainaren 7an zure presentzia ezinbestekoa da".
Autobusean joateko Bilbora aldez aurretik eman beharko da izena. Durana kaleko lokalean izango dira horretarako maiatzaren 23an, 28an eta 30ean eta ekainaren 3an, 18:00etatik 20:00etara. Egun horietan ekimenaren gaineko kamisetak ere salgai izango dituzte.