Eñaut Kortabarria bigarrena Gipuzkoako Hiru Txirlo Txapelketako zortzigarren jardunaldian

Mirari Altube Arrese 2025eko maiatzaren 19a

Gipuzkoako 54. Hiru Txirlo txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatu zen zapatuan, Aretxbaletako bolatokian, eta Soraluzeko San Andres taldeko Lander Odiaga izan zen garailea; bigarren sailkatu zen UDAko Eñaut Kortabarria.

Bolatokian elkartu ziren 71 parte-hartzaile nor baino nor gehiago, eguraldi bikainarekin. Hona hemen sailkapena:

  1. Lander Odiaga (San Andres): sei txirlo.
  2. Eñaut Kortabarria (UDA): bost txirlo.
  3. Gotzon Uranga (Lastur): bost txirlo.
  4. Mateo Guenaga (Elgeta): bost txirlo.
  5. Eduardo Arrona (San Migel): bost txirlo.
  6. Anartz Esteban (Asola Berri B): bost txirlo.

Emakumeen sailkapenari dagokionez, UDA A taldeko Isana Gorosabel lehen postuan dago. Eta taldeen kasuan, laugarren sailkatua da UDA A. 

Hurrengo jardunaldia, bederatzigarrena, Elgetan jokatuko da maiatzaren 24an, zapatua, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak