Eguraldi ona lagun, goiza haurren lasterketekin hasi da. LH3tik DBH2ra bitarteko neska-mutilek parte hartu dute, Otala Zelaiaren inguruan korrika eginez.
Ondoren, sariketa orokorraren txanda iritsi da. 90 lagun inguru elkartu dira nagusien lasterketan, eta korrikalariek 8.400 metroko ibilbideari egin diote aurre. Ibilbidean zehar hainbat herritar izan dira, Urkuluko urtegiko paraje ederretan lasterkariak animatzen.
Gizonezkoetan, Bilboko Ismail Chkhicheckh izan da lehena helmugan, ibilbidea 26:35 minututan osatuz. Emakumezkoetan, berriz, Eneritz Urrutia arrasatearra izan da irabazlea, 33:04ko denbora eginda.
Jarraian, kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuak:
Gizonezkoak banaka:
- Ismail Chkhicheckh Chkhicheckh (26:35)
- Endika Donnay Otegi (27:00)
- Sergio Agredas del Palacio (28:34)
Emakumezkoak banaka:
- Eneritz Urrutia Tena (33:04)
- Idoia Nogales Alberdi (33:31)
- Celmira Rizo Bolaños (34:15)
Bikote mistoak:
- Naroa Uria Olaizola eta Ion Intxausti Unanue (34:56)
- Asier Aranburu San Pedro eta Elena Beristain Artetxe (35:30)
- Iker Aguirregabiria Beltrán de Guevara eta Ane Garcia Gabiria (37:53)